2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Gato come o rato 0005

Jatorria: Angola

Helburuak:

  • Talde koordinazioa
  • Elkar laguntza
  • Erreakzionatzeko gaitasuna
Partaide kopurua: Gutxienez 8 pertsona.

Materiala: Ezer ez

Iraupena: 5 minutu

Jolasaren garapena:


Partaideek  borobil bat osatuko dute, eskuak ekarri emanez. Jokalarietako bat (arratoi rola izango duena) biribilaren barrualdean kokatuko da eta beste jokalarietako bat (katuaren rola izango duena), berriz, biribilaren kanpoaldean ipiniko da. Azken honek zirkuluan sartzen saiatu behar du arratoia harrapatu ahal izateko. Baina biribila osatzen dutenek sartzea eragotzi beharko diote,  “¡gato come o rato!” oihukatuz. 




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina