Barkatu eragozpenak, zuentzat jolasten ari gara

Aurreko batean 6-7 urte bitarteko neska batzuekin jolastu nintzen, txikitan jolasten nintzen geroztik nola aldatu diren arauak! Haiek karratuko marrak zapaldu zezaketen eta gainera zenbaki altuetara harria botatzeko garaian zure lagunik onena laguntzaile bezala auta zenezake zuri laguntzeko! Neska hauek bai jakin! Lekutan gelditu dira lupaz begiratzen ziguten lagunak, ea marraren bat ukitzen genuen ikusteko edota punteria zorrozteko aldez aurretik hainbat saiakera egitea. 

Esaera zahar batek esaten duen bezala: "hainbat buru, hainbat aburu", berdina pasatzen da jolasarekin. Jolasten duten pertsonen arabera arauak aldatzea daude. Zergatik ez? arauak puskatzeko eginak daude! Honegatik, hainbat leku ezberdinetan jolas berdinean jolastu arren ez da jolas bera, beste bertsio bat delako.

Bestalde, jolasten dugun tokiak ere jolasa bera baldintzatu dezake. Hondartzan makiltxo batekin marrak marraztu eta kontxekin jolastu dezakegu. etxean komuneko paperarekin txingoa marraztu dezakegu, toki txikietan txingoa txikiagoa izango da eta toki zabaletan izugarrizko txingoa egin dezakegu. Hortaz, ingurura egokitu behar dugu.



Teknologikoki garatuta dauden herrialdeetan, ohikoak dira aldez aurretik espazio jakin bat zehaztu behar diren jolasetan jostatzea. Toki hura jolastuko garen tokia izango da eta hortik kanpora ezin atera daiteke edo baliogabetzat hartuko da. Arau hauek dituzten hainbat jolasak ezagunak egiten zaizkigu ezta? Brillete, Zapi jolasa, Itsu-itsuka, Azeria oiloa eta sugea, Ikurrinaren jolasa, <<Dodgeball>> (AEB-n), <<Morte e vita>> (Italian)... 

Gune naturalak eta kotxeak pasatzen ez diren tokiak aurkitzeko zailtasunengatik, honelako jolasak gutxitzea dakar eta espazio txikietan jolastu daitezkeenak jolasten dira. Juantxo Arakamak kantatzen duen gisara <<Porlanaz inguratuta, hormigoian itota, amalurra zaurituta, azpiegitura hiltzaileak!>>. Gure kaleetako azpiegiturek, kotxeak ibiltzearen arriskuak etab haurrak garai batean bezala, kalean jolasteko zailtasunak ekartzen ditu. Espazio zabalak eskatzen dituzten jolasak jolasteko gaur egun eskoletako patioetan aurki ditzazkegu, hala ere, hauen lurrak porlanez eginak daude, hau da, kirol jakin batean jokatzeko pentsatuak eraikiak daudela. Hortaz, gaur egungo umeek saski baloia, futbola e.a. bezalako kiroletan jokatzeko joera handiagoa daukate.

Lehen esan bezala, tokiak jolasa baldintzatzen du. Frato honetaz aspaldi konturatu zen eta bere ilustrazioetan aspektu hau errebindikatu zuen. Hortaz, "gaur egungo haurrak kalean ez dute jolasten" bezalako aipamenak egin behar dugunean, tokirik ba al daukate ba? galdetu beharko genioke geure buruari.



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina