Pilota: Joko zuzena modalitatea

Joko zuzenak euskal pilotaren historia, oinarri eta sustrai dira, Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua. XIX. mendearen erdialdean paretaren kontra jokatzen hasi zirenean (pleka), garrantzia galtzen joan ziren. Nahiz eta askok bere desagerpena behin eta berriro iragarria duten, bizirik diraute, eta zorionez orokorrean errekuperatzen ari dira. Gaur egun Joko Zuzenetan 500 pilotari baino gehiago ari dira praktikan Euskal Herrian, modu ofizial eta arautu batean.

JOKO ZUZENEN EZAUGARRI OROKORRAK
  • Aurrez aurre ipinitako bi pilotari talde aritzen dira bi zatitan banaturik dagoen eremu batean. Ez da paretarik erabiltzen, haren laguntzaz pilota bueltatzeko ez bada.
  • Talde batek besteari botatzen dio pilota (eskuz edo tresnaz), eremua erdibitzen duen marra edo sarea gaindituz, kintzea egin artean.
  • Kintzeka eta jokoka zenbatzen dira tantoak: 15-30-40 eta jokoa.
Gaur egun Euskal Herrian bizirik dirauten Joko Zuzenen modalitateak hauek ditugu:


1) BOTE LUZE

Zaharrena da. Mendian jokatzen zena, pilota soroetan. Aralarren, esaterako, hainbat pilota soro badaude. Batez ere artzainek jokatzen zuten, eta paretarik gabe jokatzen zen. Mendian aritzen ziren, eta negu partean herrira jaisterakoan, bertan ere aritzen ziren. 

Erromatarrek zabaldu zuten Europan, eta Euskal Herrian ere. Bote luzea ere jokatzen da beste herrialdeetan, modu ia berdinean. Tamalez, bote luzea ia galdu egin da hemen, baina Europako herri horietan bizirik mantentzen da, batez ere Belgikan eta Herbehereetan oso indarrean dago eta jokalari profesionalak ere badaude.



2) LAXOA

Bote luzean aritzea, baina tresna baten bitartez, eta mendian ez da jokatzen, herrian baizik. Plazak handiagoak dira, eta tresnaren bitartez pilota urrutiago botatzen da. Tresna horiek laxoak dira, eskularru modukoak. Herrian dauden paretak erabiltzen dira, elizarena edo etxe batena, ez sekula horren aurka jokatzeko, baizik pilota bueltatzeko. Laxoak egun bizirik dirau Baztan aldean.



3) ERREBOTEA

Pilotan kautxoa sartzen denean, hau askoz urrutiago bidal daiteke, eta orduan azaltzen da saskia joko zuzenean. Pilota urrutirago bidaltzen, plazak handitu egin behar dira, eta errebotea sortzen da. 

Besteak beste, egun Villabonan jokatzen da. Errebotea izan da joko zuzenetan azken erregea. XIX. mendean sortutakoa da, eta benetan indar izugarria izan zuen Gipuzkoan eta Iparraldean. 

Lehen, bigarren eta hirugarren mailako ligak zeuden. Hau dena 1936ko gerraren aurretik izan zen. Herri batzuk talde famatua zuten, horien artean Ibarra.



4) PASAKA



0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina