2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

Bote luzea


Helburuak

  • Gaur egun ezagutzen dugun esku-pilotaren joko aintzindariak ezagutzea.
  • Jolas hauek ezagutzea.
  • Pilotaren historia ezagutzea
Adina: 13 urtetik aurrera

Materiala

Esku hutsez jokatzen da, hau da, eskularru edota xisterarik ez da behar. Bestalde, pilotari dagokionez, esku-pilotan jokatzen dena bezain arina da, baina tamainaz handiagoa. Pilota mota honek jokoa moteltzen du. 

Taldekatzea: 2 talde buruz buru. Talde bakoitzeko jokalari kopurua ezberdina izan daiteke: Ohikoena talde bakoitzean 5 jokalari izatea da, baina 3 jokalarikoak ere izan daitezke.

Espazio eremua (Kantxa):

Jokoaren berezko espazio eremua 55-60 metro luze (futbol zelai baten erdia) eta 12-15 metro zabalekoa da. Kontuan izan behar dugu, dimentsio hauek taldean 5 jokalariekin izaten direla, hortaz, jokalari gutxiagorekin espazio eremua txikiagotu egingo genukeela.

Kantxa bi eremuetan egongo da bereizita (ikus irudia):

  • A eremua (Eraso eremua). Bertan, botarria dago, honen bidez, sakea ateratzen da.
  • B eremua (Defentsa eremua). Hemen ez dago botarririk.
  • Bi eremu hauek banatzen dituen marrari eskasa deituko diogu

* Joko hau mendian jokatuz gero, komenigarria litzateke joko eremua zelaia eta lurra gogorra izatea, pilotak botea normal emateko.

Garapena:

Talde bakoitzak sakea ateratzeko jokalari bat izango dute. Mendian egonez gero, sakatzaileak harri lau batean (botarria) aterako du sakea; bestalde, frontoietan erabiltzen den botarria errebotekoaren nahiko antzekoa da, hala ere, errebotekoa bezain inklinatua ez dago.




Sakatzaileak sakea ateratzeko garaian, botarrian botea eman behar du eta defentsa eremuraino iritsi behar du. Pilotak eskasa igaro behar du eta ezin daiteke alboetako edota atzeko marra igaro. Besagainez ezin da atera, beso zehar edo azpitik. Talde aurkariko jokalariak airez edota bote batekin erantzuteko aukera izango du.

 Kintzea

Kintzea puntuazio sistema dugu. Tenisaren antzera, 4 kintze eskuratutakoan joko bat lortuko dugu, beti ere aurkariari 2 kintzeko aldea izanda.

3na kintze egonez gero, hau da, 40-40, ADOS hitza esango dute. Honekin, 3 ona 2na kintze jartzeko adostasunera iritsi direla esan nahi du. Talderen batek ez badu kintzerik lortu, esperantzan dagoela esaten da.

Partidak hainbat jokotara joka daitezke: Normalean 9,11 edota 13 jokoetara jokatzen da. Hala ere, partidako jokalari kopuruak eta beraien arteko akordioek borobilduko dute partidaren ezaugarriak.

Xixa

Joko-eremua baldintzatzeko irudikapenezko marra bat da. Xixak eskasa baliogabetu eta ordezkatzean jokatzen da. Hau gertatzeko, pilotak eskasa pasa behar du erreferakoen eremura bi edo punpa gehiagoz iritsiz, eta hau geratzen den edo pilota irteten den tokian kokatuko da xixa

Beste aukera posible bat ere badago, erreferakoek pilota jo eta sakatzeile rolekoek pilota eskasa pasa aurretik geratzea, xixa bertan kokatuko delarik. Xixa egin edo lortzean, ez dugu kintze ez jokorik lortzen, baizik eta beranduago jokatuko den kintzean abantaila, erreferaren eremua txikiagotuz, eta ondorioz, lekualdaketa egitean sakea zutenek defendatu beharreko eremua murriztuz, xixa soilik sakatzaileek lor baitezakete (xixaren egoera bera lortzen badute erreferakoek kintzea erdietsiko dute, ez xixa). Kintze hau, xixarena, besteak bezala jokatzen da, baina eskasa lekualdatuta. 



Hau jokatzeaz amaitzean, berriro ere hasierako egoerara itzuliko gara. Beti ere, bigarren xixa bat ez dagoenean, gehienez bi egon daitezkeelarik. Bigarren xixa bat balego, eskuratutako ordenan jokatuko dira, eta biak jokatu ostean itzuliko gara hasierako egoerara, eskasarekin jokatzera.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina