Zergatik helduok ez dugu haurren sormenik?

1950. urtean Joy Paul Guilford psikologoak "Creativity" konferentzia eman zuen. Guilforrentzat sormena nabarmenetik ihes egitea da, hau da, segurua dena edota aurreikus daitekeetik ihes eginda zerbait berria sortzea.

Harrigarria badirudi ere, sormena artean bakarrik ez da ematen, baizik eta biziko edozein aspektuetan, hala nola: Zientzia, ekonomia, erlazio sozialak e.a. Hortaz pertsona irudimentsuek, artelan bat egiteko ez dute aparteko ezagupenik behar ezta musika instrumentu batekin dohain berezirik izatea ere. Sormen handia erakuts dezakete sukaldean, lanean, etxeko objektuak berrerabiltzeko moduan ...

Sormenak lotura handia dauka irudimenarekin, eta haur guztiak irudimentsuak dira. Hala eta guztiz ere, zergatik helduok sortzeko edota irudikatzeko gaitasuna galdu dugu?

Ken Robisonen arabera, irudimenaren galera heldu askorengan, egungo hezkuntza sistemarekin lotura daukala dio. Mendebaldeko hezkuntza sistemak industriar iraultza garaiko ideietan eta eskemetan oinarrituta daude. Hortaz, ez daude diseinatuak sormena bultatzen dituzten jarduerak burutzeko (musika, artea, dantza ...); horren ordez, ekonomia eta ekonomia orokorraren garapenaren inguruko gaitasunak bultzatzen dira.

Etxeko lan bezala, hurrengo irudiak esaten duenaren inguruan pentsatzea izango da ;)


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina