Niri buruz

El Príncipe de Bel-Air - GIFMANIA
Kaixo guztioi!!

Magisteritza bukatu berri dudan neska naiz. Bizi guztia haurren inguruan egon naiz eta orain arteko lanak ere, honen ingurukoak izan dira.



Aisialdi taldeetako monitore, tailerretako monitore, ludoteka ... lanean aritu naizenean, jolas berrien bila aritu behar nuenean, jolasak euskaraz bilatzea lan nekeza egiten zitzaidan eta askotan itzulpen lanak egin behar nituen.

Itzulgile lanak egiteaz nahiko aspertuta nagoenez, blog honen bitartez, euskarazko jolas bilduma aberatsa osatzeaz gain, egoera ezberdinetan erabiltzeko jolasak plazaratu nahi ditut. Nahiz eta, ideia honen inguruko hainbat web orri desberdin lehendik egon, adin, gai, jolas... konkretuetara mugatzen dira. Lehen esan bezala, proiektu honen helburua, egoera eta behar ezberdinetara egokitzen diren jolas ezberdinak biltzea da.

Ideia hau gauzatu dadin, orain arte erabili/ezagutzen ditudan hainbat material igoko dut, hala ere, zuen laguntzaren behar dut. Blog honetan joko edo jolasen bat faltan botatzen baduzue, helbide elektroniko honetara bidali: 


jolasak.euskaraz@gmail.com



Berriro elkar ikusiko gara blog honetan?

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina