Jolasaren garrantzia

Munduko haur guztiek bere kultura, jaioterria, maila ekonomikoa edozein izanik, gauza bat daukate amankomunean: Jolasa.

Jolasteko aukera beti egon ohi da, 
baita garai beltzenetan ere!

Hau dela medio, jolas kontzeptua ikuspegi ezberdinetatik aztertu da. Ikuspegi soziologikotik dagokionez, haurrek arau kulturalak barneratzeko tresna bezala deskribatzen da. Bestalde, ikuspegi psikologikotik esan daitekeenez, jolasaren garrantzia umeen garapen kognitibo, afektibo eta moraletik har daiteke. Azkenik, ikuspegi pedagogikotik, jolasaren bidez haurrak hainbat eduki ikasi zein barneratu dezake. Honez bestez, jolasaren garrantzia haurtzaroan ukaezina da.

Hortaz, haurrekin lan egiten dugun orok jolasaren garapena eta honen eboluzioa presente izan behar dugu. Alde batetik, haurraren adinaren arabera jolasak ezaugarri ezberdinak izango dituelako eta bestetik, adinaren arabera behar ezberdinak bete beharko dituelako.





0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina