Zergatik atal berri hau?

<< Kaixo lagun hemen gaituzue bajo, kitar eta trikitie>> <<Udarako gau luzeak>> joan  zaizkigu eta nahiz izan astelehen, astearte edota igande ez dugu esango <<ez goaz lanera>>. Aspaldiko partez ideia berriekin gatoz eta ideia berri hauek <<haizeak bezala eskuen artetik ihes...>> egin baino lehen, martxan jarriko gara!

Atal berria estrenatzen dugu Jolasak Euskarazen! <<Euskaraz bizi nahi dut>>, hori badakizue lehendik, baina baita pozik bizi ere eta hori lortzeko, zer da ba kantatzea baino gauza hobea? <<kantari eskolara, kantari jolastu, kantari lotara ta kantari amestu>>. 

Lehendik kantuen jolasak duen arrakasta ikusita, << anima zaitez laguntxo, euskara ezpainetan, pixka bat es mucho>> esan diogu geure buruari eta Kantuak atala sortu dugu. Gainera txoko hau azpimarratzea erabaki dugu, zuentzat bilatzeko garaian errazagoa izan dadin. 

Alde batetik, "Dinamizatzeko kantuak" atala daukagu. Bertan, haurrekin motibazioa edota taldea dinamizatzea helburu duten jolasak daude. Bestetik, "Jolastu kantatuz" atala daukagu. Bertan, kantua eta jolasa uztartuta dauden dinamikak sartu ditugu.

Espero dugu gustatzea! 


<<Kantatzen ez duenak , zorionik ez du!>>



Bueno... Batzuetan ez...




0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina