Ezberdinak izanik berdinak gara

Aspaldi xamar munduko jolasen liburu bat oparitu zidaten, egia esateko izugarrizko ilusioa egin zidan (antza bat baino gehiago konturatu da jolasekiko daukadan interesaz). Noizean behin begiratutxoren bat ematen diot liburuari, batzuetan sorpresaren batekin aurkitzen bainaiz. Bitxia da hainbat jolas ezberdinen atzean zenbat bitxikeriarekin aurki gaitezken.

Alde batetik, balore sozialak eta kulturalak nabarmentzen dira. Kanpotarren betaurrekoekin egiratuta, tokian tokiko jolasek "esentzia exotiko" berezi bat daukatela nabarmentzen zaie. Ezaugarri honek leku jakin hartako ezaugarri sozialen zein kulturalen islada da, tokiko pertsonei beraien izaeraren parte dutelarik, baina kanpotarrentzat arrotza egiten zaie bestelako baloreak dituztelako. Uff bai badakit horrela esanda nahiko zaila gelditzen dela esan nahi dudana ulertzeko, jolas batzuekin azalduko dizuet.

Jolas afrikar askotan musikaren presentzia nabarmena da, hau da, jolas ezerdinek beraien abestiren bat edukitzen dute edota jolas askoren helburua jolaskide guztien artean musika egitea da.



Animo gazteak! Dantzatu lurreko hautsak harrotu arte!

Papua Ginea Berrian, <<Siikori>> jolasarekin esaterako, galtzaile eta irabazle kontzeptuekin hautsi egiten dute, horren ordez, jokalarien rolak aldatu egiten dira.

Europa eta Amerikako jolas gehienek kutsu lehiakorra dutela nabarmentzen dira. Herrialde ezberdinetan kirol ezberdinen presentzia ikusten da, haurrek kirolaren arauak sinplifikatu eta beraiena egiten dute
  • Futbol amerikarra: <<Football tag>> (AEB)
  • Beisbola: <<La pelota que quema>> (Ekuador), <<Stickball>> (AEB), Rundball (Danimarka)
  • Futbola: <<Golzinho>> (Brasil)
Bestetik, guk ezagutzen ditugun hainbat jolas munduko beste toki batzuetan ere jolasten da. Denok ezagutzen dugu <<Xagu txiki>> jolasa, harrakasta handia izaten du gure txikien artean. Beste zenbait herrialdeetan ere gauza berbera gertatzen da, baina beste izen batekin ezagunagoak dira: <<Cho, cho, chickie>> (Benin), <<Gato come o rato>> (Angola) eta <<Duck, Duck, Goose>> (AEB).





Bitxia da beste tokitako jolasak aztertzea, tokian tokiko ezaugarri ezberdinekin aurkitzen gara, baina funtsean haurrek jolas berdintsuekin jolasten dira. Azaltzen zaila da, izan ere, ezberdinak izanik berdinak baitira. Hau pertsonekin ere gertatzen zaigu etnia, arraza, kultura ezberdinetako pertsonak ezberdinak gara, bakoitzak geure kultura, historia, hizkuntza, baloreak... ditugu baina aldi berean berdinak gara. 

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina