2016(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

Ahate, ahate, antzar

Nork ez du Simpson-eko momentu hau ezagutzen? Hala ere, ba al zenekiten jolas hau AEB-n asko jolasten den jolas bat dela?




Ahate, ahate, ahate, ahate, ahate...

****

Jatorria: Amerikako Estatu Batuak (AEB)

Jokalari kopurua: 8 jokalari baino gehiago

Adina: 5 urtetatik gora

Materiala: Ezer ere ez

Garapena:

Jokalari guztiak borobil bat osatuta lurrean eseriko dira. Jokalarietako bat harrapatzailea izango da eta borobilaren inguruan, gainontzeko jokalarien buruak ukitzen arituko da "ahate" edota "antzar"
esanez.

"Ahate" esanez gero, borobileko jokalaria ahatea izango da eta bere tokian geldituko da. Bestalde, harrapatzaileak "antzar" esaten badu, jokalaria antzarra bihurtuko da eta harrapatzailea harrapatzen saiatuko da, borobila inguratu eta bere tokian eseri baino lehen.

Harrapatzailea antzarrak ukitu baino lehen esertzen bada, antzarra harrapatzaile berria bihurtuko da. Bestalde, antzarrak harrapatzailea ukitzen badu, antzarra bere tokian eseriko da eta harrapatzaileak jolasarekin jarraituko du.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina