2016(e)ko uztailaren 30(a), larunbata

Pizzeriko masajea


Helburuak:
  • Beste pertsona baten kontatuaren bitartez erlaxatzea
  • Bere gorputzaren eta beste gorputzen kontzientzia hartzea
  • Bere berdinen arteko harremanak hobetzea, konfiantzazko eta segurtasunezko harreman afektiboak sortuz
  • Enpatia garatzea, beste gorputzak eskatzen duena emanez
Iraupena:

10 minutu inguru

Taldekatzea: Binaka 

Garapena:

Pizzeria bateko langileak gara eta pizza bat prestatu behar dugu. Egoera hau baliatuz, sukaldean ematen diren pausoak imitatuko dira:

  1. Oratu: Pizza oratu egingo dugu behatzen bidez.
  2. Masa zabaldu: Besaurrea gora eta behera pasako dugu, rodiloa balitz bezala.
  3. Pizzaren forma erabaki: Borobila, laukia edo hirukia. Hatz erakuslearekin pizzari forma emango diogu.
  4. Osagaiak: Atal honetan sormena baliatuz, osagai ezberdinak sor daitezke.
    1. Tomatea. Ukabila burruntzali bihur daiteke eta tomatea pixkanaka-pixkanaka pizza osoan zehar zabalduko dugu.
    2. Gazta. Behatzak modu azkarrean erabiliz, gazta pizzan zehar zabalduko dugu.
    3. Zainzuriak. Behatzarekin bizkarrean zehar lerro horizontalak egingo ditugu.
    4. Olibak. Behatzarekin puntuak markatuko ditugu.
    5. ...
  5. Labean sartu: Eskuak bata-bestearekin igurtziko ditugu (eskuak berotzeko). Ondoren, Eskuak bizkar gainean jarriko diogu. Mugimendu hau 3-4 aldiz errepikatuko dugu.
  6. Labetik atera, puskak egin eta dastatu: Haurrei pizza labetik aterako dugula esango diogu eta hatz puntarekin "pizza puska" bat egingo dugu. Ondoren, gure bikoteari pizza puska eskainiko diogu.

0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina